jueves, 10 de mayo de 2012

Camtasia -youtube tutoriala-


Ekosistema Digitala

Gure gaian salto  bat egingo dugu eta ekosistema digitala azaltzeari ekingo diogu.  Eta galdetuko duzue...ETA ZER DA EKOSISTEMA DIGITALA?

Ekosistema bat izaki bizidunek osatzen duten komunitate bat da, nahitaezkoak diren prozesuak elkanatuz. Izaki bizidun hauen garapena aurrera eramaten da giro honetan elkarbanatzen duten faktore fisikoen arabera.
Kontzeptu hau ingurune digitalera pasatzen badugu, ekosistema digital batek ekosistema naturalen mekanismoak gune birtual batera erreproduzitzen dituela esan dezakegu.Beraz, ekosistema digitala izaki biziduna dela esan dezakegu.
Lan tradizionalaren pentsamolde eta praktikarekin apurketa bat egitea da, ekosistemak denborak mugarik ez dutelako eta hauek biziak eta aldakorrak baitira.


domingo, 29 de abril de 2012

ESTIMULAZIO GOIZTIARRA



Egokia da urte beteko ume bat igeri egiten ikasten hastea?

Umeak gertaera hau ez du ulertuko.  Hasiera batean umea gurasoekin  uran jolasten hasiko da. Ume horrek bere bizitzan zehar denbora soberan izango du igeri egiten ikasteko. (5 urtekin gertatzen dahau gutxi gorabehera)
Arazoa gurasoek dute. Haiek beraien seme-alabak goiztiarrak eta konpetenteak izatea nahi dute, jaioberritik perfektuak eta osatuak izateko desioa dute gaur egungo gurasoek: fisikoki (sendoak izatea), intelektualak, musika joleak,  kirolaria ... ahalik eta azkarren izatea. Hau guzti hau  bere osotasunean hartuta, arazo larri bat dela esan beharra dago. UMEAK BERE HAURTZAROA BIZITZEKO  BEHARRA DU!
Mahai gainean jartzen den arazoa gurasoen nahikeria da. Baina beste alde batetik ulertu behar ditugu ere. Exigentzia mundu honetan maila askotan trebeak izan behar gara. Gurasoek uste dute konpententzia hori txikitatik lortzen joan behar dela, modu honetan haien seme alabek bizitzari aurre egiteko kapazitate handiagoa izan ditzaten. Etorkizunaren beldur dira, eta beldur horretan gatibu sentitzen dira. Horregatik haien seme- alabei ahal duten "laguntza" osoa eskainiko diete, ahalik eta lasterren ume horiek etorkizunerako prest egoteko.