domingo, 26 de febrero de 2012

Baina non jaio zen PSIKOMOTRIZITATEA?

Nork sortu zuen psikomotrizitatea?



Praktika psikomotrizitatearen aita da Bernard Aucouturier frantsesa. Euskal Herrian jarraitzaile asko ditu, Bergarako UNEDeko Psikomotrizitate Eskolaren inguruan mugitzen direnak, batik bat. Eskola horrek behin baino gehiagotan ekarri izan du Euskal Herrira, eta iaz ere Gasteizen azaroaren hasieran ospatu ziren jardunaldietan aritu zen.

Txikitatik giro pedagogiko irekian hezia izan zen. Aita irakaslea zuen eta antzerkia asko gustatzen zitzaiona. Freineten laguna zen, eta haren pedagogia jarraitzen zuen. Ama, berriz, ezkerreko militantea zen, gai sozialekin oso konprometitua zegoena eta politikan murgildua zebilena. Giro horretan, gurasoek inoiz ez zuten behartu eskolara joatea, eta nahi zuenean joaten zen.

Haur eskoletan asko ibilia da eta urte askotako eskamentua du. Arlo teorikoan zein praktikoan jarduna da. Liburu berri bat argitaratzekoa da laster: Praktika psikomotrizitatean soilik zentratu gabe, haurraz, pedagogiaz eta hezitzaileen jarreraz asko hitz egiten du liburuan. Grau argitaletxeak jarriko du gure eskuetan gutxi barru.






sábado, 25 de febrero de 2012

Psikomotrizitate aldizkariak!

Arratsaldeon psikomotrizitatearen jarraitzaileok!

Psikomotrizitatearen nondik norakoekin jarraitzeko, badago Bergara UNED Ikastetxe Elkartuak eskaintzen diguten aldizkari espezializatu bat: "Cuadernos de Psicomotricidad". Aleak sei hilabetean behin argitarazen dituzte eta bertan psikomotrizitatearen inguruko gai oso interesgarriei buruz hitz egiten dute.
Informazio soilaz aparte, bertan elkarrizketak, ikerketak ...  ere egiten dituzte, beti ere praktikara erama genezaken gaietan oinarrituz.
Horrekin batera psikomotrizitate saioan lantzeko komenigarriak diren ipuinak ere azaltzen dira. Ipuin hauek nola, noiz eta zein momentutan landu behar diren azalpenak eman dizkigute ere.


ANIMATUUU!!!JOAN ZAITEZ HERRIKO ALDIZKARI-DENDARA ETA EROSI!!


Bestalde, aldizkaria etxera eramatea gure baduzu blogean zintzilikatu dudan orria bete eta bertan agertzen den helbidera bidali!

domingo, 19 de febrero de 2012

Psikomotrizitatean murgiltzen


Ongi etorria lagun gurea izango den leku magiko honetara...........baleen baleta.....

Txoko honetan Psikomotrizitateari buruzko informazioa zure eskuetara ailegaraztea izango da nire helburu nagusia. Horretarako  gurea izango den gunetxo honetan  hainbat bideo , argazki, berri , zein beste nolabaiteko informazioa elkarbanatuko dugu.

Psikomotrizitate munduan murgiltzen hasteko, ikus ezazu hemen uzten dizudan bideotxo hau!!

Disfrutauu!


martes, 14 de febrero de 2012

Hasiera

Ongi etorri!!!
Blog berri honeri haisera emateko hona hemen bideotxo battttttt!!!!!!!!


Oparitxo batt zuretzakoo!!!