- Aurreko atala.Gelako txokoak prestatu:
Helburu eta edukien arabera , hainbat txoko prestatzen ditugu: jauzi eta erorketena, materiale biguneko eta gogorreko zirkuituak... Txoko bakoitzean jorratuko diren gaitasunak haur bakoitzaren mailean egokituta egongo dira. Irakaslearen esku gelditzen da zenbat txoko antolatu. Gutzienez bi edo hiru gune desberdinen beharra somatzen da.
Prestaketarekin hasi: oinetakoak eta berokia kendu, agurtu eta aurkeztu, arauak birgogoratu, segurtasun neurriak, besteenganako errespetua.... Egun horretako txokoak azald, materiala komentatu, jarduera posiblei buruzko iradokizunak luzatu... Beraien iritziei eta galderei lekua utzi, era orekatu batean. Une honetan ere landu daitezke arnasketa ariketak, erritmokoak eta abestiak.
Irakasleak esandakoan suntsiduraren garaia ( " derribo" deitzen da baita ere)iristen da: esponjen dorrea behera bota, piloten piszinara beren buruak bota, edo koltxoneta handi batera.
- Berezko jarduera mtrizaren atala:
Haiera batean haurrak erengabe aritzen dira beren kabuz txoko batetik bestera dena eramanda. Aniztasuna honi esker era guztietako gaitasun eta mugitzeko beharrak lantzen dituzte. Gine desberdin hauei esker mugimendua bizi lezake, esperimentatuz, gauzatuz, erabakiak hartuz, arazoak ebatziz, sortuz, komunikatuz... Zailtasin maila guztietako eredu psikomotrizak landuz. Irakaslearen eginkizunak jarduera hori aberastea izango du helburu. Hortarako, txokoak birrantolatuko ditu, materiala gehituz, kenduz, lekuz eta egoeraz aldatuz.
- Jolas sinboliko eta eraikitze atala:
Irusikatze jolasean bizitza errealeko objektu, jarduera edo une bat irudikatzen du, fantasia eta errealitatea elkarlotuz. Horretarako hainbat baliabide bere eskura uzten ditugu: zapi, soka, uztai, kuxin ... Tresna neutro hauei haurrak bere sinbologia eransten die. Jolas hauei esker erreprimitutako barne gatazkak kanporati ditzakete.
- Agurraren atala: Jardueran deskonektatu behar dugu eta taldea elkartu. Ariketa albo batera utzi eta erlajatze unean murgiltzen gara. Oinetakoak janzten dituzten bitartean komentatzen dugu saioan egin dutena. Amaieran ipuina kontatzeko edo marrazkia egiteko aukera eman dezakegu.