Hezkuntza eta terapia munduan, nahiz heldu berriak nahiz adituak,
psikomotrizitateaz aritzen garenean sarritan gauza asko eta ezberdinez aritzen
gara. Baztuetan beste praktika eraren bati buruz aritzen gara:logopedia,
dinamika, jolas erakusketa, dantza…
Bestelan umeen garapenaren beste arloren bat izaten da soilik aztertzen
dena: motrizitate “fina”, indarra, abiadura …
Nahasketa horretarako arrazoi asko badaude ere, alde batera utziko ditugu
eta psikomotrizitatearen historia labur eta adierazkor baterantz abiatuko gara.
XIX.mendearen amaieran eta XX.mendearen hasieran gorputza azaltzen zen
beste guztiaren gainetik zientzia arloan. Alde batetik, egitura
anatomiko-fisiologikoa kontsideratzen zen, eta bestetik, pentsamendua gorputzari
gaineratu, beste batzuetan ondoratu eta inoiz bateratzen zitzaion izpirituaren propietate bat balitz bezala ulertuz. Modu
berean, gorputzaren funtzionamenduari buruzko ikerketak sakontzen doaz, eta
nahiz nerbio-fisiologi, nahiz neurologi arloan aurrerapenen emaitza berriak
direla eta ohizko kontzepzioetatik aldendua beharra dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario