jueves, 10 de mayo de 2012

Camtasia -youtube tutoriala-


Ekosistema Digitala

Gure gaian salto  bat egingo dugu eta ekosistema digitala azaltzeari ekingo diogu.  Eta galdetuko duzue...ETA ZER DA EKOSISTEMA DIGITALA?

Ekosistema bat izaki bizidunek osatzen duten komunitate bat da, nahitaezkoak diren prozesuak elkanatuz. Izaki bizidun hauen garapena aurrera eramaten da giro honetan elkarbanatzen duten faktore fisikoen arabera.
Kontzeptu hau ingurune digitalera pasatzen badugu, ekosistema digital batek ekosistema naturalen mekanismoak gune birtual batera erreproduzitzen dituela esan dezakegu.Beraz, ekosistema digitala izaki biziduna dela esan dezakegu.
Lan tradizionalaren pentsamolde eta praktikarekin apurketa bat egitea da, ekosistemak denborak mugarik ez dutelako eta hauek biziak eta aldakorrak baitira.


domingo, 29 de abril de 2012

ESTIMULAZIO GOIZTIARRA



Egokia da urte beteko ume bat igeri egiten ikasten hastea?

Umeak gertaera hau ez du ulertuko.  Hasiera batean umea gurasoekin  uran jolasten hasiko da. Ume horrek bere bizitzan zehar denbora soberan izango du igeri egiten ikasteko. (5 urtekin gertatzen dahau gutxi gorabehera)
Arazoa gurasoek dute. Haiek beraien seme-alabak goiztiarrak eta konpetenteak izatea nahi dute, jaioberritik perfektuak eta osatuak izateko desioa dute gaur egungo gurasoek: fisikoki (sendoak izatea), intelektualak, musika joleak,  kirolaria ... ahalik eta azkarren izatea. Hau guzti hau  bere osotasunean hartuta, arazo larri bat dela esan beharra dago. UMEAK BERE HAURTZAROA BIZITZEKO  BEHARRA DU!
Mahai gainean jartzen den arazoa gurasoen nahikeria da. Baina beste alde batetik ulertu behar ditugu ere. Exigentzia mundu honetan maila askotan trebeak izan behar gara. Gurasoek uste dute konpententzia hori txikitatik lortzen joan behar dela, modu honetan haien seme alabek bizitzari aurre egiteko kapazitate handiagoa izan ditzaten. Etorkizunaren beldur dira, eta beldur horretan gatibu sentitzen dira. Horregatik haien seme- alabei ahal duten "laguntza" osoa eskainiko diete, ahalik eta lasterren ume horiek etorkizunerako prest egoteko.




viernes, 13 de abril de 2012

Online Image Editor! Argazkia


Nire bideoa-Movie Maker


IPUINA-Movie Maker




Antzuolako herri eskola eta psikomotrizitatea


Psikomotrizitatea, aurreko egunetan esan bezala,  Hezkuntz Proiektuaren ardatzetako bat izatera iritsi den eskola da.
Azken urte hauetan, Antzuolako Herri Eskola, Berrikuntza Pedagogikoan sinisten dugun guztion erreferente garrantzitsuenetarikoa bilakatu da. 
Duela hamabost bat urte, 81/82 ikasturtean zehazki, hasitako prozesu luze bat izan da . Urte haietan eskolan gabinete psiko-pedagogikoa zegoen eta bi psikologo etortzen ziren eskolara, bata psikomotrizista eta bestea prestakuntza egiten ari zena.
Haur Hezkuntzan psikomotrizitateko saioak egiten hasi zirenean, beste irakasleen inplikazioa eskatu zuten eta klaustro mailan irakasleen heziketa planteatu zen.


Hona hemen, Hik Ikasi aldizkaritik ateratako elkarrizketa bat:


Nola egin zenuten heziketa hori?

Haur talde bat osatu genuen eta eskolaz kanpoko orduetan gurasoen onespenarekin saio batzuk antolatu genituen. Saio bakoitzean bi psikomotrizistak eta bi irakaslek hartzen genuen parte, beste irakasle guztiak behatzaile lana egiten zutelarik. Saioaren bukaeran, taldeko hausnarketa eta azterketa bat egiten genuen eta oso lagungarri suertatu zitzaigun egiten genituen gauzak zergatik egiten genituen konturatzeko eta baita haurrak beste era batez ikusi eta ulertzeko ere.



Heziketa Psikomotriza aurrera eramaten zenuten bitartean konstruktibismoaren inguruan ere zenbait hausnarketa eginak zenituzten, ezta?

Bai, ordurako berrikuntza prozesu batean murgilduta geunden eta konstruktibismo mundua aztertzen ari ginen. Teoria mailan Piaget, Kammi eta beste autore batzuk irakurtzen genituen bitartean, Bartzelonako IMIPAEko zenbait jenderekin kontaktuak mantentzen genituen.

Arlo honetan motore lana Erdi Ziklokoek egiten zuten, une hartan Matematikaren inguruan zenbait hausnarketa egiten ari baitziren.



Horrelako lan bat eskolako orduetan bakarrik egin al daiteke edo esfortzu berezi bat eskatzen du?

Ba, denok dakigu eskoletan zein mugatuta gauden denbora aldetik. Guk uste dugu egunero ordubete bakarrik erabiliz ezinezkoa dela. Garbi dago esfortzu berezi bat egin behar dela, baina aldi berean oso aberasgarria dela pentsatzen dugu.

Hasieran, beharbada, ordu gehiago sartzen genituen. Urteak aurrera doazen neurrian ikasten zoaz, baina beti duzu zerbait aldatzeko.



Psikomotrizitatea eta konstruktibismoa. Nola uztartu zenituzten proiektu batean hain desberdinak diruditen bi marko hauek?

Psikomotrizitate saioetan gertatzen zena ikusita, haurrak nola mugitzen ziren, zer jarrera zuten, eta abar, eta geletan garai hartan eramaten genuen dinamika aztertzean, horrek Haur Hezkuntzako gelen antolaketa berplanteatzera eraman gintuen: txokoen antolaketa, metodologia...

Psikomotrizitateak irakasleen artean kezka berriak sortarazi eta gauzak beste era batera ikusteko eta planteatzen lagundu zigun.

Gero, dinamika hau Hasiera Ziklora zabaltzean, talde lana askoz gehiago indartu zen eta hausnarketa eta azterketa handitu egin zen.

Hori praktikan, baina arlo teorikoan ere, B. Acouturierren helburu eta praktikaren artean eta C. Kammi-k planteatzen zituenen artean kointzidentzi handiak zeudela konturatu ginen eta posible zela bi marko ezberdin hauen artean marko berri bat sortzea.



Prozesu hau Hasiera Ziklora berehala zabaldu zenutela diozue. Nolako inplikazioa izan zuen irakurketa/idazketan, matematikan...?

Psikomotrizitateak, 1. eta 2. maila Haur Hezkuntzarekin gehiago lotzeko eragina izan zuen eta txikiekin egiten genuen moduan, Hasiera Zikloan ere gai baten aukeraketa egiten hasi ginen, ahal genuen guztia globalizatuz. Hau dela eta, dena aldatzen joan zen. Matematika arloan lana asko egina zegoenez, beste arloetan baino errezago suertatu zitzaigun.

Hala ere, prozesu hau ere oso poliki eman zen. Aldaketak ez ziren egun batetik bestera ematen. Irakurketa/idazketa adibidez, ez zen berehala aldatu. Guk segurtasuna lortzen genuen heinean aldatzen genituen gauzak. Horrek oso garbi geratu behar du.



Inportantea izango zitzaizuen une haietan aholkulari onak izatea ezta? Gabinete psiko-pedagogikoa...

Bai, hori dudarik gabe! Gogoeta baten ondoren zerbait aldatzeko modua zegoela konturatzetik aldatzera iritsi arte denbora asko pasatzen zen, eta prozesu horretan psikologoek garrantzi handia izan zuten, guk praktikan ikusten genuena beraiek teorizatzen laguntzen baitziguten.



Haur Hezkuntza, Hasiera Zikloa... Psikomotrizitateari jarraipena eman al diozue?

Katalunian dagoeneko badaude esperientzia batzuk. Gu orain ari gara proiektu bat egiten, baina planteamendu ezberdin batekin. Ezin da Haur Hezkuntzan psikomotrizitateak duen planteamendua hartu eta Erdi Ziklora pasatu. Hasiera Zikloak planteamendu ezberdinak dituen bezala, Erdi Zikloak bereak izan beharko ditu.

Bestalde, iaz arte Heziketa Fisikoaz arduratu den pertsona egonkor bat ez dugu inoiz eduki eskolan. Orain badugu eta hori ere nabaritzen da. Pertsona horrek ikuspegi berri batekin aldaketa batzuk egiten ari delako.



Psikomotrizitatea egiten duzuen mailetan, zeintzuk dira jartzen dituzuen helburu nagusiak?

Psikomotrizitate mailan, komunikazioa, haurrak autonomo izatea, iniziatiba hartzea, jakinmina azaltzea, berak pentsatzen duena adierazteko gai izatea...

Helburu hauek gelan ere planteatzen ditugu noski, baina psikomotrizitate gela espazio berezi eta egokia da hauek lortu ahal izateko.

Gela horretan, beste geletan eman ezin den gorputz inplikazioa ematen da, erabiltzen den materialaren berezitasunagatik eta espazio beragatik.

Lehen ikasgeletan bagenituen bai motore arloa bai joko sinbolikoa bultzatzeko espazio batzuk, baina kendu egin genituen. Ikasgela ez zela produkzio horiek bideratzeko toki aproposena ikusten baikenuen eta toki berezi bat bagenuelako hori guztia bizitzeko.

Zuen esperientzia beste eskola batera alda daitekela uste al duzue edo zuek egindako prozesu luzea beharko litzateke?

Lekuz aldatu... denok nahiko genuke horrela izatea, baina ez dela erreala uste dugu. Toki batean eman den prozesua beste tokira eramatea zaila da, baina esperientzia konkretu baten erreferentzia izateak gauzak aldatzen erraztu dezake.

Hala ere, prestakuntza bat behar da eta prestakuntza horretan lagunduko duten pertsonak ere bai. Prestakuntzarik gabe zaila ikusten dugu horrelako prozesu bat aurrera eramatea.



Orduan edozein proiektuarekin aurrera jotzeko, prestakuntza ezinbestekoa dela uste al duzue?

Aurrera egin behar dela esatea edo pentsatzea lehenengo pausoa litzateke. Konbentzituta egon behar dugu proiektuak zerbaiterako balio duela eta gure lanerako ona dela; bestela ezin dituzu gauzak aldatu. 



Aldatzeko nahia egonez gero, zein nolako baldintzak ikusten dituzue hori aurrera eraman ahal izateko?

Garrantzitsuena, gure ustez, proiektuaren atzean ekipo bat egotea litzateke. Horrek ez du esan nahi ezinezkoa denik beste era batera egitea. Normalean jende gehiena lana egiten bakarrik ohituta dago, baina horrelako prozesu batean talde bat atzean edukitzeak garrantzi handia du. Taldean aberastu egiten zara.

Beste bat, lehen aipatu duguna litzateke, hau da, prestakuntza edo trebakuntza. Jendeari normalean asko kostatzen zaigu irakurtzea, pentsatzea...

Jendeak gauza praktikoak behar ditu: "hau eginez gero... hau lortu daiteke".

Bai egia da, praktikotasun hori ikusi gabe askotan kosta egiten da aurrera jotzea. Guri ere kostatu egin zitzaigun, baina garrantzi handia du. Lehen esan dugun bezala errezeta majikorik ez dago. "Honi funtzionatu badio niri ere funtzionatu behar dit" esateak ez du balio. Edozein proiektu aurrera eramateko hiru ardatz hartu behar dira beti kontutan: teoria, praktika eta hausnarketa.



Beste zerbait aipatu nahi al duzue?

Guretzat oso inportantea izan zen berrikuntza bat aipatu nahiko genuke: haur txikien lehen eskolaratze era.



Gurasoekin gelara etorri, egokitzapenerako denbora eman...

Bai, oso gustora gaude aldaketa horrekin; alde batetik haurrak askoz ere lasaiago eskolaratzen direlako eta bestetik, gurasoekiko komunikazioa askoz ere aberatsago bihurtu delako.



...eta bukatzeko?

Bukatzeko, orain dela hamar urteko psikomotrizitate saioak eta oraingoak ez direla berdinak, seguruenik hemendik lau urtera egingo ditugunak ezberdinak izango diren bezala. Dena aldatzen doa, gu ere aldatzen goazen neurrian; baina, gu gaur egun gauden puntuan, egin dugun bidean, atzera egitea ezinezkoa izango litzateke.

Orain dela hamabost urte Acouturier, Piaget, Kammi... eta beste autore batzuekin hasi ginen eta oraindik ere jarraitzen dugu hauekin bueltaka. 

Hau ez da inoiz bukatzen!

martes, 10 de abril de 2012

Historia laburra










Hezkuntza eta terapia munduan, nahiz heldu berriak nahiz adituak, psikomotrizitateaz aritzen garenean sarritan gauza asko eta ezberdinez aritzen gara. Baztuetan beste praktika eraren bati buruz aritzen gara:logopedia, dinamika, jolas erakusketa, dantza…
Bestelan umeen garapenaren beste arloren bat izaten da soilik aztertzen dena: motrizitate “fina”, indarra, abiadura …
Nahasketa horretarako arrazoi asko badaude ere, alde batera utziko ditugu eta psikomotrizitatearen historia labur eta adierazkor baterantz abiatuko gara.
XIX.mendearen amaieran eta XX.mendearen hasieran gorputza azaltzen zen beste guztiaren gainetik zientzia arloan. Alde batetik, egitura anatomiko-fisiologikoa kontsideratzen zen, eta bestetik, pentsamendua gorputzari gaineratu, beste batzuetan ondoratu eta inoiz bateratzen zitzaion izpirituaren  propietate bat balitz bezala ulertuz. Modu berean, gorputzaren funtzionamenduari buruzko ikerketak sakontzen doaz, eta nahiz nerbio-fisiologi, nahiz neurologi arloan aurrerapenen emaitza berriak direla eta ohizko kontzepzioetatik aldendua beharra dago.

domingo, 1 de abril de 2012

Psikomotrizitate adarrak

Pikomotrizitatearen barruan bi adar daudela esan dezakegu, haien artean elkarloturik daudenak:
-Psikomotrizitate-hezkuntza
-Psikomotrizitate-terapeutikoa
Lehenengo Psikomotrizitate hezkuntza gauzatu beharko dugu bi urtez, eta hau amaitzean terapeutikoa gauzatzeko aukera izango dugu. Psikomotrizitate hezkuntza izanda, gelan jarri ahal izango dugu praktikan bakarrik. Eta terapeutikoa izanda, umeak diagnostikatzeko aukera izango dugu. Beste bi urte egon behar izango gara terapeutikoa ikasten.
Eskema honen bidez adar bakoitzaren ezaugarri orokorrak ikus ditzakegu:

domingo, 25 de marzo de 2012

Psikomotrizitate Ikasketak


Uned Bergara:  http://www.uned.es/ca-bergara/

Facultat de Psicologia i Ciencies de l´Educació Blanquema:
Pstgrau en Formaciód´Especialistes en Psicomotricitat:

Universidad de Alicante: http://www.emagister.com/cursos-psicomotricidad-tematica-6.htm

Universidad de Zaragoza: Postgrado en Psicomotricidad y Educación: http://educacion.unizar.es/postgrado_otros.html#ppeuz

Escuela Internacional de Psicomotricidad: http://www.psicomotricidad.com/

Centro de Estudios y Formación “Bernard Aucouturier” (CEFOPP): http://ww1.lanzadera.com/cefopp

lunes, 19 de marzo de 2012

IRAKASLEAREN EGINKIZUNA, JOERA PEDAGOGIKOA

Harreman asimetrikoa: Haurraren jolasean sartzeko itxura egiten du, jolasa aurrera ateratzen laguntzeko.


Autokonszientzia: Emozioen autokontrola behar dugu, epaitu gabe, besteen sentimenduak hobeto ulertu ahal izateko. Gaitasun honi esker agresibtate arazoak, gorputz kontaktoak, ustezko projekzioak gainditu daitzeke, bai eta arauak bideratu inposaketarik gabe.


Legearen eredu: Zenbait arau finkatu behar dira: minik ez ematea, besteen lanak errespetatu...Giro onargarri (permisibo) eta disklpabilizatzailea behar dugu gelan. Haurraren berezkotasun eta esponaneidadea ahalbidetzeko baldintza eta arauak minimoak izango dira.



Segurtasun fisiko eta afektiboa: Haurrari konfiantza adierazi: hitzez, jarreraz, kokapenaz, proposamen egokiz eta urratsen sekuentzia errespetatuz. Harrenganako amatasun giroa lortu behar dugu, baina aldi berean autoriate egituratzailea, ezetz esaten dakiena. Entzuten eta ulertzen den dakienaren giro goxoa sortu behar dugu.


Enpatia: Bestearen lekuan kokatzen jakin behar dugu, bestea nola sentitzen den jakin ahal izateko. Haurraren mugimenduzko adierazpena behatuz berari buruzko infomazioa jasotzeko gai izan behar gara. Ahots doinuak, keinuak, aurpegiko adierazpenen mezuak jaso behar ditugu. haurrak bere aniztasunean, diren bezala onartu behar ditugu; bere portaera bere historia pertsonalaren emaitza eta ondorioa da.


Disponibilitaea: Adimen, afektibo eta gorputz arloko zaugarrien bidez haurra ondo senti dadila lor dezakegu. Helduaren gorputza baliabide esanguratsua izango da haurraren bilakaera prozesuan. Besteak beste ondorengo atalak izango ditugu kontuan: keinuak, begirada eta taktoa.


Lan giro irekia: Haurrari burutatutako aukera desberdinak onartuko dira, heziketarako eta beren garapenerako lagungarritzat jotzen diren neurrian. Haurrak bere kezka, zalantza, beldurrak jasotzen direla somatu behar du.

domingo, 18 de marzo de 2012

MORFOZINESIA


Haurtzarokohazkunde motorearen ibilbidea deskribatu nahi da, era honetan hobeto garatu eta jarduera hezitzailea eragin ahal izateko. Hazkunde motore honen baitan hiru ezaugarri bereizten dira:


  1. Haurrak 5urteko adina duenean jarduera holozinetikoan nagusitzen da. Aldez aurretik erabaki gabe, saiakera eta porrota bidez gauzatzeaz.
  2. Dagokion bilakatze prozesuaren ondoren, 6urte ingururan, jarduera ideozintetikoa agertzen da. Haurrak pentsatu eta gero erakiten du zer eta nola burutuko duen . Borondatezko portaera hau nerbio sistemaren mielinazio eta kortesaren garapenari esker gauzatzen da. Holozinesiaren garaian oinarrizko patroi motoreak sendotzen dira, hurrengo atalean, berriz, gero eta trebetasun zehatzagoak eskuratzen dira.
  3. Pentsatu ondoren hartutako erabaki horiek ingurune sozial-kulturalaren menpe daude, esperientzi sozio-kulturala barneratu egiten dugu, gure higidura ingururneko testuingururaren araberakoa izango  da.
Era honetan, jarduera morfozinetikoa eratzen da, eta haurrak heledun erelduak barneratzen ditu, heziketa ahalbideratuz. Ondorioz, hholozinesia diseinatutako morfozinesirantz hurbiltzen saiatzen edo bideratzen izango da hezitzailearen eginkizuna.











lunes, 12 de marzo de 2012

Gorputz sistemaren garapena


ETAPA
ADINA
EZAUGARRIAK
Bizitako gorputzaren etapa
Hiru urte arte
Hiru urterako niaren barne egitura beneganatu du, jardun esperientzia globalaren eta hedluarekin duen harremanaren bidez.
Hautemate-bereizketaren etapa
7 urtera
Ezaugarri nagusiaren gorputz eskemaren orientazioaren garapena eta lateralitatearen finkapena da. Honen amaieran, haurra gai da bere gorputz osoan eta gorputz atal guztietan arreta jartzeko.
Gorputz irudikatuaren etapa
7tik 12 urtera
Etapa honetan, ekintza eskemek gorputz eskemaren alderdi dinamiko eta benetako aurrerapen irudiak zeregin erabakigarria dute.Horien bidez mugimena kontzienteago egiten da.

domingo, 11 de marzo de 2012

Psikomotrizitatearen egungo ikuspegik

Duprek1909an lehenengo aldiz psikomotrizitate terminoa erabili zuenetik, etengabeko garapen prozesua gertau da. Gaur egun, besteak beste ondorengo eskola edo korronteak bereiz daitezke.

Bucher:Haurraren nortasuna aztertzen du, behaketa psikomotorean oinarrituz. Betre ustez gorputzaz heziketa osagarria gauzatu beharra dago. Gorputz-kontzientziarekin batera, efikazia maila ere landuko da, gerora jarduera konplexuagoei aurre egin izateko.






LAPIERRE ETA AUCOUTURIER: Gorputz eta adimen arloak baztertuz, bizitzako jardueren aldekoak dira. Erabat egituratutako ariketa zurrunak baztertu egiten dituzte, aukera irekiak eskainiz. Osotasunezko bizipenaz antolaketa arrazionala eta adierazkorra lortzen dute. Oinarrizko hezkuntzan psikomotrizitatea abiapuntu gisa kokatu beharko litzatekela uste dute.

Medikuntzan oinarrituz, ikuspegi neuropsikiatrikoa era deitzen zaio. Birrezkuntza psikomotorearen oinarriak ezarri ditu, erlaxazio, psikoanalisi eta psikoterapia teknikaz baliatuz.


lunes, 5 de marzo de 2012

Psikomotrizitate saioa



  •  Aurreko atala.Gelako txokoak prestatu:
Helburu eta edukien arabera , hainbat txoko prestatzen ditugu: jauzi eta erorketena, materiale biguneko eta gogorreko zirkuituak...  Txoko bakoitzean jorratuko diren gaitasunak haur bakoitzaren mailean egokituta egongo dira.  Irakaslearen esku gelditzen da zenbat txoko antolatu. Gutzienez bi edo hiru gune desberdinen  beharra somatzen da.


  • Harrerako atala:
Prestaketarekin hasi: oinetakoak eta berokia kendu, agurtu eta aurkeztu, arauak birgogoratu, segurtasun neurriak, besteenganako errespetua.... Egun horretako txokoak azald, materiala komentatu, jarduera posiblei buruzko iradokizunak luzatu... Beraien iritziei eta galderei lekua utzi, era orekatu batean. Une honetan ere landu daitezke arnasketa ariketak, erritmokoak eta abestiak.

  • Atal oldartsua:
Irakasleak esandakoan suntsiduraren garaia ( " derribo" deitzen da baita ere)iristen da: esponjen dorrea behera bota, piloten piszinara beren buruak bota, edo koltxoneta handi batera.

  • Berezko jarduera mtrizaren atala: 
Haiera batean haurrak erengabe aritzen dira beren kabuz txoko batetik bestera dena eramanda. Aniztasuna honi esker era guztietako gaitasun eta mugitzeko beharrak lantzen dituzte. Gine desberdin hauei esker mugimendua bizi lezake, esperimentatuz, gauzatuz, erabakiak hartuz, arazoak ebatziz, sortuz, komunikatuz... Zailtasin maila guztietako eredu psikomotrizak landuz. Irakaslearen eginkizunak jarduera hori aberastea izango du helburu. Hortarako, txokoak birrantolatuko ditu, materiala gehituz, kenduz, lekuz eta egoeraz aldatuz.

  • Jolas sinboliko eta eraikitze atala:
Irusikatze jolasean bizitza errealeko objektu, jarduera edo une bat irudikatzen du, fantasia eta errealitatea elkarlotuz. Horretarako hainbat baliabide bere eskura uzten ditugu: zapi, soka, uztai, kuxin ... Tresna neutro hauei haurrak bere sinbologia eransten die. Jolas hauei esker erreprimitutako barne gatazkak kanporati ditzakete.
  • Agurraren atala: Jardueran deskonektatu behar dugu eta taldea elkartu. Ariketa albo batera utzi eta erlajatze unean murgiltzen gara. Oinetakoak janzten dituzten bitartean komentatzen dugu saioan egin dutena. Amaieran ipuina kontatzeko edo marrazkia egiteko aukera eman dezakegu.

domingo, 4 de marzo de 2012

Psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan


Nire ustez psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan lantzen den ezaugarririk garrantzitsuena da. Honen bidez, haurraren garapen kognitiboa eta garapen psikomotorra garatzen direlako, eta aldi berean, haurraren garapenerako ezinbestekoa delako.Haurrak hasiera-hasierak haien baliabide motrizaz baliatzen dira hauek inguratzen duten mundua ezagutzeko, barruan sentitzen dituzten beharrak asetzeko eta modu autonomo batez jokatzeko. Gaur egun, Haur Hezkuntzan, garapenerako gehien erabiltzen den era dela esango nuke nik.

Hona hemen psikomotrizitate saio batzuk:

domingo, 26 de febrero de 2012

Baina non jaio zen PSIKOMOTRIZITATEA?

Nork sortu zuen psikomotrizitatea?



Praktika psikomotrizitatearen aita da Bernard Aucouturier frantsesa. Euskal Herrian jarraitzaile asko ditu, Bergarako UNEDeko Psikomotrizitate Eskolaren inguruan mugitzen direnak, batik bat. Eskola horrek behin baino gehiagotan ekarri izan du Euskal Herrira, eta iaz ere Gasteizen azaroaren hasieran ospatu ziren jardunaldietan aritu zen.

Txikitatik giro pedagogiko irekian hezia izan zen. Aita irakaslea zuen eta antzerkia asko gustatzen zitzaiona. Freineten laguna zen, eta haren pedagogia jarraitzen zuen. Ama, berriz, ezkerreko militantea zen, gai sozialekin oso konprometitua zegoena eta politikan murgildua zebilena. Giro horretan, gurasoek inoiz ez zuten behartu eskolara joatea, eta nahi zuenean joaten zen.

Haur eskoletan asko ibilia da eta urte askotako eskamentua du. Arlo teorikoan zein praktikoan jarduna da. Liburu berri bat argitaratzekoa da laster: Praktika psikomotrizitatean soilik zentratu gabe, haurraz, pedagogiaz eta hezitzaileen jarreraz asko hitz egiten du liburuan. Grau argitaletxeak jarriko du gure eskuetan gutxi barru.






sábado, 25 de febrero de 2012

Psikomotrizitate aldizkariak!

Arratsaldeon psikomotrizitatearen jarraitzaileok!

Psikomotrizitatearen nondik norakoekin jarraitzeko, badago Bergara UNED Ikastetxe Elkartuak eskaintzen diguten aldizkari espezializatu bat: "Cuadernos de Psicomotricidad". Aleak sei hilabetean behin argitarazen dituzte eta bertan psikomotrizitatearen inguruko gai oso interesgarriei buruz hitz egiten dute.
Informazio soilaz aparte, bertan elkarrizketak, ikerketak ...  ere egiten dituzte, beti ere praktikara erama genezaken gaietan oinarrituz.
Horrekin batera psikomotrizitate saioan lantzeko komenigarriak diren ipuinak ere azaltzen dira. Ipuin hauek nola, noiz eta zein momentutan landu behar diren azalpenak eman dizkigute ere.


ANIMATUUU!!!JOAN ZAITEZ HERRIKO ALDIZKARI-DENDARA ETA EROSI!!


Bestalde, aldizkaria etxera eramatea gure baduzu blogean zintzilikatu dudan orria bete eta bertan agertzen den helbidera bidali!

domingo, 19 de febrero de 2012

Psikomotrizitatean murgiltzen


Ongi etorria lagun gurea izango den leku magiko honetara...........baleen baleta.....

Txoko honetan Psikomotrizitateari buruzko informazioa zure eskuetara ailegaraztea izango da nire helburu nagusia. Horretarako  gurea izango den gunetxo honetan  hainbat bideo , argazki, berri , zein beste nolabaiteko informazioa elkarbanatuko dugu.

Psikomotrizitate munduan murgiltzen hasteko, ikus ezazu hemen uzten dizudan bideotxo hau!!

Disfrutauu!


martes, 14 de febrero de 2012

Hasiera

Ongi etorri!!!
Blog berri honeri haisera emateko hona hemen bideotxo battttttt!!!!!!!!


Oparitxo batt zuretzakoo!!!